Brasil
Estebe Ormazabal: 'Brasilgo sistema politikoa ahula da'
Beasaindarrak 19 urte daramatza Brasilen eta egoera politikoari buruz hitz egin dugu berarekin 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Brasilgo presidentearen aurkako epaiketa politikoa onartu du senatuak: 55 senatarik bozkatu dute alde eta 22k kontra. Estebe Ormazabalek esan du egun tristea dela. Rousseff kargutik kenduta, begiak 2018ko hauteskundeetan jarrita daudela gaineratu du.
Gertatutakoaren atzean mugimendu politikoa ikusten du Ormazabalek. Palarmentarien %60 ustelkeria kasuetan nahastuta dagoela ekarri du gogora.