Mater Museoa
'2050ean arrainak baino plastiko gehiago egongo da itsasoan'
Izaskun Suberbiola Mater museoko zuzendariarekin hitz egin dugu Mezularian
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bizkaiko Golkoko urak garbitzeko kanpaina jarri dute abian Mater Museoak eta Bilboko Itsas Museoak. Boluntario brigadak osatuko dituzte itsasoko zaborra biltzeko. Ondoren, zabor hori portura eraman eta tailerrak egingo dituzte jendea konzienziatzeko.
Parte hartu nahi duenak info@matermuseoa.com helbidean eman dezake izena.
Izaskun Suberbiola Mater Museoko zuzendariak esan du, itsasoko egoera ikusita, plastiko jale bihurtzen ari garela. 2050ean, itsasoan arrainak baino plastiko gehiago egongo dela azpimarratu du.