Gizartea
Zazpi hizkuntzetara itzuliko dute transexualitatea lantzeko materiala
Chrysallis Euskal Herria elkarteak landu eta argitaratutako materialari buruz aritu gara Bea Severrekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela hilabete gutxi kaleratu zuen Chrysallis elkarteaak haurrekin transexualitatea lantzeko materiala. Material horrek izandako arrakasta erabatekoa dela esan du Bea Sever elkarteko ordezkariak. Zazpi hizkuntzetara itzuliko dute.
Severrek gogora ekarri du elkartearen lana borondatezkoa dela eta administrazioen babes handiagoa eskatu du. Nafarroako gobernuarekin elkarlanean ari direla azpimarratu du, baina Eusko Jaurlaritzarekin ez omen dute oraingoz horrelakorik lortu.
Beraien materiala paperan atera eta eskoletan banatzeko laguntza eskatu du.