Teknologia
Angel Rekalde: 'Iruñeko historia ezagutaraztea ezinbestekoa da'
Iruñeko historia kalez-kale ezagutzeko aplikazio bat sortu du Nabarralde Fundazioak, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iruñeko Gida aplikazioak hiru ibilbide proposatzen ditu, hiriko leku adierazgarrienetan barrena, hiriaren izaera eta nortasuna eraikitzen lagundu duten gertaera historikoak ezagutzeko.
Bisitari zein bertakoentzat sortu dute, Iruñeko historiaren ezagutzan sakontze aldera, Angel Rekalde Nabarralde Fundazioko zuzendariak 'Mezularia'n kontatu duenez.
Iruñeko gida aplikazioa debalde deskargatu daiteke, telefono mugikorrean zein tabletan, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.