Politika
Gorka Urtaran: 'Gure gobernuak ateak zabalik ditu beste alderdientzat'
EAJk eta PSEk akordioa egin dute Gasteizko Udalerako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gasteizko Udal gobernuan sartu da PSE, eta bere 4 zinegotziak jeltzaleek dituzten bost zinegotziekin lanean arituko dira aurrerantzean. Dena den, ez dute gehiengo osorik izango, eta akordioetarako zabalik dagoen ituna dela azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak 'Mezularia'n.
Aurrerantzean ere, EH Bildurekin, Podemosekin eta Irabazirekin elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu du Urtaranek, eta alderdi horiek azken hilabeteetan izandako jarrera eskertu du.
Urtaranen esanetan, Alderdi Popularra izan da denbora honetan oztopoak jarri dituen alderdi bakarra.