Jan eta izan
Elikadurari buruzko gida egin dute Urnietako Salesiarretako ikasleek
DBH1eko ikasleek garatutako proiektuak sukaldari ezagunen babesa izan du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urnietako Salesiarretako ikasleek garaian garaiko produktuen gida landu dute. Jan eta Izan du izena gidak eta jatea eta elikatzea gauza ezberdinak direla erakutsi nahi dute.
Ikastetxeak proiektu bidezko irakaskuntza sistema du eta horien baitan garatu dute lan hau, Nerea Lizartza irakasleak azaldu duenez. Helburua konzientzia sortzea eta zabaltzea dela esan digu 'Mezularia'n.
Ioritz Iribar, 12 urteko ikasleak, gida nola egin duten azaldu digu eta liburuxkak harrera ona izan duela esan du. Oraingoz 500 ale argitaratu dituzte. Ekimenak Hilario Arbelaitz eta Pedro Subijana sukaldarien babesa izan du.