Itxi

Gizartea

Ana Oregi: 'Helburua garraio sare guztiak uztartzea da'

Barik, Bat eta Mugi garraio-txartelak erabiltzeko aukera dago gaurtik aurrera Euskotrenen trenetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde sailburuak Barik, Mugi eta Bat txartelak erabiltzeko aukera berriari buruz aritu da 'Mezularia'n. Hendaiatik Bilborako trenbide zatian erabili ahal izango dira txartelak gaurtik aurrera. Sailburuak esan du "aurrerapauso handia" dela, eta helburua "jende gehiagok garraio publikoa erabilzea" dela.

Urtea amaitzerako, Bilboko metroan eta Donostiako autobus publikoetan ere hiru lurraldetako txartelak erabilgarri izango dira. Azken helburua sare guztiak uztartzea dela adierazi du Ana Oregi sailburuak.

 

Albisteak (1)

Audioak (1)