Kargatzen...
Itxi

Mezularia

Luzien Betbeder: 'Elkargoaren inguruko lan zorrotzena orain hasten da'

Lekorneko Auzapezarekin hitz egin dugu Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren inguruan

Your browser doesn’t support HTML5 audio

111 udalerrik bozkatu dute Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren alde eta herritarren %66 dago egitura berriaren alde. Honenbestez, 2017tik aurrera indarrean izango da Ipar Euskal Herriaren lehen aitortza instituzionala.

Luzien Betbeder Lekorneko auzapez eta Auzapezen Biltzarreko lehendakariak Mezularian esan du Elkargoaren lan zorrotzena orain hasten dela. Zer eta nola egin zehaztu beharko dute.

60 hautetsik Elkargoari jarritako helegitei buruz Betbederrek esan du kontra daudenak ere Elkargoaren ibilbideari lagundu beharko diotela.

 

 

Audioak (1)