Gizartea
Egokitutako mendi irteerak eta turismoa eskaintzen ditu Azeri Naturak
Bizkaiko 3 ekintzaileek sortutako enpresaren helburua, natura guztien eskura jartzea da
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ingurumen hezkuntza ikasi zuten hiru lagunek sortu zuten Azeri Natura Guztiontzat taldea. Sektorearen egoera ikusita, natura ezintasunak dituztenen eskura jartzeko zerbitzua antolatzea pentsatu zutela esan digu Xabier Solorzano taldeko kideetako batek.
Bezeroaren eskarietara moldatzen dute beraien eskaintza. Itsuentzat zuhaitzak ezagutzeko irteerak edota gurpildun aulkian doazenentzat mendiara joateko modua eskaintzen dute.
Jendeak gustura hartzen duela zerbitzua eta erabiltzaile askok eskainitako aukera eskertu egiten dietela esan digu Solorzanok 'Mezularia'n.