Osasuna
'Zikaren inguruan orain dagoen informazioarekin arriskua mugatua da'
Xabier Leibar, Basque Teameko medikuarekin hitz egin dugu zikaren eta Joko Olinpikoen inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zika gaitza dela-eta, Brasilgo Joko Olinpikoen inguruan sortu den harrabotsaz aritu gara Xabier Leibar Basque Teameko medikuarekin. Gaitzari buruz orain dauden datuak kontuan hartuta, arriskua mugatua dela esan digu.
Zikak kutsatutako momentuan, ez du gaixotasun handirik sortzen. Leibarrek azaldu duenez, "kontua da birusa gorputzean zenbat denbora geratzen den".
Birusaren inguruan egindako ikerketen berri jakin arte, orain dauden datuekin hartzen ari diren neurriak egokiak dira Leibarren ustez.