Itxi

Gipuzkoako autismo elkartea

Patxi Agirre: 'Europak Gautenari saria ematea oso pozgarria da'

Europar Hiritar saria eman diote Gipuzkoako Autismo Elkarteari

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Patxi Agirre Gautenako kideak Europar Hiritar sariaren garrantzia azpimarratu du Mezularian. 50 erakunde saritu dituzte eta horietatik Gautuena da estatu eremu batean aritzen ez den bakarra. Gautena "salbuespena" dela esan du Agirrek.

Semeari autismoa diagnostikatu ostean ezagutu zuen Agirrek elkartea. Diagnosi horrek bizitza aldatu ziela azaldu du eta Gautena beraien helduleku eta itxaropena izan zela gaineratu du.

Gautenan, autismoa dutenei bizitza guztian, giza eskubide guztiak aldarrikatu eta garatzeko aukera ematen dietele esan du Agirrek.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)