Ikus-entzunezkoak
Mairuelegorretako Euskal Jaiari buruzko dokumentala egiten ari dira
Mikel Ezkerro ikus-entzunezkoaren zuzendariarekin eta ALEako Saioa Fernandez de Arangizekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mairuelegorretako Euskal Jaiari buruz egiten ari diren dokumentalaren berri eman digute ALEA, Arabako Albisteen Atariko kideek. Mikel Ezkerro lanaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
1963an hasi ziren jaia egiten Mairuelegorretako kobazuloan, Zigoitian (Araba). Ospakizunaren nondik norakoa eta denboran irauteko izan dituen arazoak bilduko ditu Mikel Ezkerrok zuzendutako Mairuelegorreta, iluntasunetik argitasunera dokumentalak. Dokumentazio lan handia egin dutela kontatu digu Ezkerrok. Egunotan ari dira elkarrizketak grabatzen.
Hainbat talde eta erakunderen laguntza du proiektuak, baina falta duten dirua biltzeko kanpaina jarri dute abian. Dokumentala irailaren 10ean estreinatuko dute Zigoitian.