Itxi

Osasuna

'Gizarteak oztopoak jartzen dizkie epilepsia duten pertsonei'

Eluska Arrieta Gipuzkoako Epilepsiaren Elkarteko idazkariarekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Epilepsia duten 20.000 pertsona daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik %80k gaitza kontrolpean dute, gainerakoek eguneroko bizitzan oztopoak izaten dituztela esan du Arrietak.

Horren adibide, lan mundu aipatua du. Lana lortzeko elkarrizketetan trabak izaten dituzte batzuk. Kasuren batean, kaleratzeak ere gertatu direla aipatu du. Horrez gain, epilepsiaren elkarteek hezkuntza protokoloa ezartzeko eskatu dute. Epilepsia kontrolpean ez duten haurrekin lanean ari direnak konzienziatzea da helburua.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)