Itxi

Mezularia

Olaia Cervera: 'Orduko bost euro ordaintzen dizkigute'

Bilboko Arte Ederretako museoko langileek muga jakinik gabeko greba hasi dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bilboko Arte Ederretako museoa itxita dago gaurtik. Langileak muga jakinik gabeko greba egiten ari dira lan baldintza txarrak salatzeko.

Olaia Cervera langileen ordezkariak esan du urteak eman dituztela beraien egoera hobetzeko elkarrizketetan, baina ezer lortzen ez dutela ikusita greba egitea erabaki dute.

Mapower azpikontratarentzako lan egiten dute eta orduko 5 euro ordaintzen dizkiete langileei. Astelehenetik ostiralera aritzen dira lanean, asteartetan museoa itxita egoten denez jai izaten dute. Langile gehienek lanaldi murriztua dute eta bataz beste astean 25-30 ordu lan egiten dituzte.

Audioak (1)