Hezkuntza
'Neurri hauek hezkuntzaren kalitatean eragina izango dute'
Ana Perez, STEE-EILAS sindikatuko kidearekin hitz egiin dugu Auzitegi Konstituzionalaren epaiari buruz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hezkuntza arloko ELA, LAB, UGT, CCOO eta EILAS sindikatuak grebak deitzeko prest daude baldin eta Eusko Jaurlaritzak, iragarri bezala, Auzitegi konstituzionalaren epaia bete eta klase orduak gehitzen baditu.
Mezularian, Ana Perez Stee Eilas sindikatuko kideak esan du neurriek hezkuntza sistema osoan eragina izango dutela.
Sindikatuok batera azaldu dutenez, Jaurlaritzaren erabakiarekin nabarmen kaltetuko da hezkuntzaren kalitatea eta horren aurkako lehen mobilizazioak aste honetan bertan egingo dituzte. Irailetik aurrera greba egiteko prest daudela esan dute.