Tortura
Olatz Barrenetxea: 'Garai guztietan egon da tortura'
Argituz taldeko psikologoak, Udako ikastaroetan, torturaren inguruan egiten ari diren saioetan parte hartu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Olatz Barrenetxea Argituz Giza Eskubideen Aldeko Taldeko psikologoaren esanetan, garai guztietan egon da tortura, hala ere, urte batzuetan tortura kasu gehiago izan direla azaldu du. Bere esanetan, "2.000 eta 2.005 urteen artean tortura kasu gehiago" izan ziren. Su etenak izan diren garaian, aldiz, tortura kasu gutxiagotu izan direla gaineratu du.
Denborarekin tortura motak ere aldatu egin dira Barrenetxearen arabera, frankismo garaian torturak fisikoak ziren, 80. eta 90. hamarkadan bestelako tortura moduak erabiltzen hasi ziren, eta 2.000 urteaz geroztik, tortura psikologikoak areagotu direla esan du.