Ekintzaileak
Oliba hezurrekin, etorkizuneko mobilen bateriak
Materialeen zientzia eta teknologiaren inguruko kongresua egin da Markna-Xemeinen, Leartikerrek antolatuta. Materiale berrien inguruan aritu dira. Metalak, polimeroak... hizpide.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Materialeen zientzia eta teknologiaren inguruko kongresua egin da Markina-Xemeinen, Leartikerrek antolatuta. Materiale berrien inguruan aritu dira. Metalak, polimeroak...Leartikerreko Ricardo Hernandezek eman ditu azalpenak 'Mezularia' saioan.
Materialeak sektore askotan erabiltzen dira: medikuntzan, esaterako. Minbizidun zelulak nola erre aztertu dute. Bestalde, Jon Ajuriaren aurkezpenak zeresana eman du. Energia gordetzeko sistema berria ikertu du. Oliba hezurrekin aritu da, txikitu eta kixkaliz labe berezi batzuetan. Horiekin elektrodoak egiten dituzte, eta ikusi dute etorkizuneko autoetako baterietan, edo mobil berrietan erabil daitezkeela, potentzia handia baitute.
Elhuyarren artikulu bat argitaratzeko aukera izango du Jon Ajuriak.