Politika
Begoña Muruaga: 'Justizia kontua da emakumeak boterean egotea'
Begoña Muruaga feminista da, eta boterean gero eta emakume gehiago ote dagoen galdetu diogu. Muruagaren ustez, justizia kontua da emakumeak boterean egotea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Theresa Mayk hartu du Erresuma Batuan lehen ministro kargua. Begoña Muruaga feminista da, eta boterean gero eta emakume gehiago ote dagoen galdetu diogu.
Muruagaren ustez, justizia kontua da emakumeak boterean egotea. Hala ere, emakumeak boterean egoteak ez du esan nahi derrigorrez emakumeen presentzia areagotuko denik.
Muruagaren iritziz, alderdi politikoek egin beharko lukete ahalegin handiagoa, esaterako, kuotak ezarriz. Gai horri dagokionez, alderdiak zaharkituta daudela deritzo.