Itxi

Nazioartea

'Atenasen era autogestionatuan bizi diren errefuxiatuekin egongo gara'

Gasteiztik abiatu eta Iruñea eta Bartzelonan geldialdiak egin ondoren, karabanan Greziara iritsi dira hainbat euskal herritar. Tartean, Arantza Fernandez. Errefuxiatuen egoera salatu nahi dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Karabanan Greziara iritsi dira, Karabana Greziara ekimeneko hainbat kide, tartean, Arantza Fernandez.

Hemendik 121 euskal herritar gutxi gorabehera, baina badira, Katalunia, Alemania, Italia eta Grezia bertako hainbat lagun ere… No border izenez ezaguna da ekimena nazioartean. Errefuxiatuek bizi duten egoera salatzea dute helburu. Ekintza eta aldarrikapenekin, Europar Batasuna errefuxiatuekin izaten ari den jokaera ere salatu nahi dute.

Kanpalekuetan dauden errefuxiatuekin elkartzea zaila izango dela uste dute. Baina, Atenasen era autogestionatuan hotel batean bizi direnekin elkartzeko asmoa dute.

Albisteak (1)

Audioak (1)