Lan gatazkak
Iker Landeta, langilea: 'Soldata duina lortu dugu Arte Ederren Museoan'
Iker Landeta Bilboko Arte Ederren Museoko langilearekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
41 egunez luzatu da Bilboko Arte Ederren Museoko greba. Museoa zabalik egongo da berriz gaurtik aurrera, langileek eta Manpower enpresak lortutako akordio dela eta.
Arte Ederren Museoko langileetariko bat da Iker Landeta, eta grebaren amaieraz aritu da 'Mezularia'n. 1.200 euroko soldatak lortu dituzte, eta hori duina dela iritzi dio.