Mezularia
Alberto Lopez Basaguren: 'Otegiren eskaria garaiz kanpo dago'
Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaz hitz egin dugu EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alberto Lopez Basagurenek esan digunez, Auzitegi Konstituzionalak babes helegite bat kontuan hartzerakoan, Konstituzioan jasota dauden oinarrizko eskubideak urratu ote diren aztertzen du. Bere ustez, Konstituzionalak Gipuzkoako hauteskunde batzordearen erabakia eta horren aurka Otegiren abokatuek aurkeztutako helegitea epaitu ditzakeela ebatzi du, eta horietan, ez du ikusi oinarrizko eskubideen urrakaterik.
Auziaren oinarria Bateragune auzia dela esan du Lopez Basagurenek. Auzi haren epaiak ezarri ziolako Otegiri kartzela zigrora. Epai horren inguruko bidea Espainian itxita dago, baina Estrasburgon auziak irekita jarraitzen duela ekarri du gogora. Horrenbestez, auziaren mamia erabaki gabe dagoela azaldu du 'Mezularia'n.