Mezularia
Raquel Alba: 'Gor-itsuek arazoak izaten ditugu lan munduan'
Euskadiko gor-itsuen elkarteko presidentea izan da 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Raquel Martin Euskadiko gor-itsuen elkarteko presidentea, Nekane Mujika interpretea eta Raquelek laguntzarako erabiltzen duen gida txakurra izan dira 'Mezularia'n. Duela gutxi, Estatuko gor itsuek bilkura egin dute Euskal Herrian. Topaketen berri eman eta beraien egunerokoa nolakoa den azaldu digute.
Raquelek bi karrera ikasi zituen, baina hala ere, gor-itsuek lana aurkitzeko zailtasunak dituztela esan du. Bere hitzetan, gizarteak ez die aukerarik ematen. Gor-itsuak direla adierazteko bastoi zuri-gorria eramaten dute. Gida txakurra eta interpretea ere lagun izaten dituzte egunerokoan.