Mezularia
'Txirrita kasua, 40 urte egiaren bila' lanaz aritu gara
Jose Bernardo Bidaola ETA politiko militarreko kidearen heriotza gertatu zela 40 urte bete dira, eta horri buruzko txostena egin du Ander Lizarraldek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ander Lizarralde oñatiarrak Jose Bernardo Bidaola Txirritaren heriotzari buruz dauden iformazioa eta hipotesiak bildu ditu. 1976an zauritu zuten Txirrita, mugan, Guardia Zibilarekin izandako tiroketan. Berarekin batera, ETA politiko militarreko beste hiru kide zeuden, eta orduan ikusi zuten azkeneko aldiz.
Handik hilabetera, bere gorpua Sara eta Etxalar arteko basoan agertu zen. Gertatutakoari buruzko bertsio ofizialak hutsuneak dituela esan du Ander Lizarraldek.