Itxi

Mezularia

Mikel Elortza: "Estatuak ez du aintzat hartzen Otaegiren memoria"

Fusilatu eta 41 urtera kereila kriminala jarri du familiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik 41 urte bete diren egunean, Otaegiren familiak kereila kriminala jarri du Azpeitiko epaitegian. Mikel Elortza abokatuaren esanetan, justizia eskakizuna Espainiako epaitegiei egitea erabaki dute, nahiz eta badakiten ziurrenera atzera botako dietela. Ez dute baztertu ondoren Argentinara jotzea.

Elortzak esan du azken urteotan frankismoaren inguruan izandako kereila eta ebazpenen harira Otaegiren familiari behar bat piztu zaiola, eta horregatik jo dutela orain epaitegietara.

 

Audioak (1)