Made In Basque
Apanymantel enpresaren jarduna ezagutu dugu
Internet bidez gozoak eta loreak saltzen dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Mezularia' saioaren Made In Basque atalean, Iñaki Aberasturirekin hitz egin dugu. Apanymantel plataformako sozio sortzaileetako bat da. Duela hiru urte jarri zuten martxan proiektua ekonomilari batek eta ingeniari batek. Gozotegiekin hasi ziren lanean. Internet bidez artisau motako gozogileen produktuak saltzen hasi ziren. Une honetan loreak erosteko aukera ere eskaintzen dute eta aurrera begira pintxoak eta barazkiak saltzeko asmoa dute.
Hiru bazkide aritzen dira eta zerbitzu gehienak azpikontratatuta dituzte. Oraingoz Espainiako estatuan eskaintzen dute zerbitzua. Aurrerago Frantzian eta Portugalen aritzea dute helburu.