Bihotz artifiziala
G. Bastarrika: 'Bihotzaren zati bat kendu eta makinak jarri dizkiogu'
Nafarroako Unibertsitate Klinikan bihotz artifiziala jarri diote 47 urteko gizonezko bati.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Espainiako estatuan lehendabizikoz bihotz artifiziala jarri diote gaixo bati. Nafarroako Unibertsitate Klinikak eta Nafarroako Ospitalguneak elkarlanean egin zioten ebakuntza irailean 47 urteko gizonezkoari. Konponbidea betiere, behin-behinekoa da, benetako bihotz bat lortu arte, horrelakoetan izan ohi den bezala. 'Mezularia'n, Unibertsitate Klinikako medikuetako batekin hitz egin dugu, Gorka Bastarrikarekin.
Bastarrikak esan du gaixoak urtebete zeramala bihotz trasplantearen zain eta bere egoera txarrera egiten ari zela. Behin behineko konponbideari esker bere osasun egoerak hobera egingo du eta trasplantea iristen denerako prest egongo dela esan du Bastarrika medikuak.
>