Zoru klausulak
Mikel Bezunartea: 'Justizia egin da'
Europako Auzitegiaren epaiak arrazoia eman diela adierazi digu Iratxe Kontsumitzaile Elkarteko Mikel Bezunarteak 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zoru klausulen auzian, Europako Auzitegiak Iratxe Kontsumitzaile Elkarteak hasieratik defendatu duen epaia plazartu duela azaldu digu Mikel Bezunartea komunikazio arduradunak. Baita Espainiako Auzitegi Gorenak bestelakorik adierazi bazuen ere, Europako Justizia Auzitegiaren epaiak "osotasunean" bete behar direla ere.
Dena den, kontsumitzaileei adi egoteko deia ere egin die Bezunarteak. Izan ere, eta auzitegien arabera, zoru klausuletan "bidegabe" eskuratu duten diru hori ez itzultzeko "azpijokoak" egiten hasi direla jakinarazi du Mikel Bezunarteak.