Tertulia
Elizaren baitako sexu abusuak, hizpide solasaldian
Ion Muñoa eta Ander Errasti izan ditugu solaskide.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Juan Kruz Mendizabal, 'Kakux', apaiza ikertzeko bidea hasi du gaur Gipuzkoako Fiskaltzak. Atzo ezagutu ziren sexu abusu kasuak epaitegien aurrean salatu behar ote dituen argitu nahi du fiskalak. Ion Muñoa eta Ander Errasti solaskideek aztertu dute gaia 'Mezularia'n.
Gaur jakin da Mendizabalek hirugarren sexu abusua egin ote zuen ikertzen ari dela Donostiako gotzaina. Hori argitzen den bitartean apaizari aurrez ezarritako zigorra gogortu egin diote. Euskal Herririk kanpora bidali dute.
Elizaren jokabidearen eta apaizari egotzen zaizkion sexu abusuen inguruko hausnarketa egin dute solaskideek.