Itxi

Chrysalis

Bea Sever: 'Gorrotoa haientzat, eta maitasuna guretzat'

Chrysalis elkartea haur transexualen inguruko kanpaina egiten ari da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haur transexualen Euskal Herriko elkarteak kanpaina jarri du abian: zakila duten neskak eta bulba duten mutilak badaudela diote markesinetan jarritako karteletan. Iruñean ezbatu nahi izan dituzte mezuak eta, Gasteizen, markesina batzuk apurutu dituzte. Madrilen egoitza duen Tomas Moro elkarte katolikoak berriz, salaketa aurkeztu du Chrysalis elkartearen aurka, haurren korrupzioa leporatuz.

Bea Sever elkarteko koordinatzaileak 'Mezularia'n esan du ez direla eztabaida horietan sartuko. 'Gorrotoa beraientzat eta maitasuna guretzat', adierazi du Severrek. Kanpainaren berri eman du eta orain arte elkarteak argitara emandako material didaktikoaren arrakasta ere azpimarratu du.

azpimarratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)