Itxi

Ekologia

Urtegien aurka sortu den mugimenduaz aritu gara 'Ekosfera' atalean

Jokin Aldazabalek eman dizkigu ekimenaren inguruko xehetasunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Energia hidroelektrikoaren alorrean urtegiek sortzen duten kalte ekologikoa kontuan hartzen ari dira gero eta gehiago mundu guztian zehar. Kate Hornerek, Nazioarteko Ibaiak elkartearen zuzendariak, horren harira The Guardian egunkarian idatzitako artikuluaren berri eman digu Jokin Aldazabalek 'Mezularia'n, ''Ekosfera'' tartean.

Artikuluak dioenez, orain 60 urte sortu zen borroka mingotsa Estatu Batuetan, presa eraikitzaileen eta ingurumenzaleen artean. 2000. urtean, Urtegien Mundu Batzordeak kaleratu zuen urtegien eraginez beren sorterritik atera behar izan zuten pertsonak 40 eta 80 miloi artean zirela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)