Kargatzen...
Itxi

Tokikom

Azpeitiko sormen gunea eratzeko proiektua martxan da: Dinamoa

Uztarria atariko eta Azpeitiko kultur mahaiko ordezkariekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azpeitian kultur mugimendua uztartu eta elkarlanean aritzeko sormen gunea jarri dute martxan. Dinamoa izena jarri diote ekimenari, eta Soreasuko gunean du behin-behineko egoitza. Uztarria atariko eta Azpeitiko kultur mahaiko ordezkariekin hitz egin dugu gune horri buruz 'Mezularia'n.

Ainitze Agirrezabala Uztarria atariko kideak eta Xabier Ganzarain Azpeitiko kultur mahaiko teknikariak eman digute asmoaren berri. Herrian kultur arloan lanean ari diren talde eta banakoak bildu nahi dituzte sormen gunearen inguruan, elkarlana bultzatzeko.

Dagoeneko sormen ekitaldi puntualak egin dituzte, eta, une honetan, 2017rako egutegia prestatzen ari dira.

 

dira.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)