Itxi

Mezularia

1967ko San Sebastian bezperan ikurriña atera zutenekoa gogoratu dugu

Jose Inazio Ansorenak eman digu ordukoaren berri

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela 40 urte, 1977an ikurriña legeztatu berritan San Sebastian bezperan Donostia ikurriñaz bete zen. Jose Inazio Ansorenarekin gogoratu dugu egun hura. Orduan festa giroa nagusi izan zela esan digu, baina, benetako egun handia  10 urte lehenago, 1967an, gertatu zela esan digu.Ezustean Konstituzio plazan ikurriña bat agertu zen.

Emozio handiko unea izan zela esan du Ansorenak, beraien etxean negarrak ere ikusi zituen. Plazan bildutako jendea txaloka hasi eta polizia zer egin ez zekiela geratu omen zen.

Audioak (1)