Borondatezko ekarpenak
Mikel Olabe: 'MCCk ez du gurekin akordiorik nahi'
Fagor eta Edesa enpresetako borondatezko ekarpenen auzian ez da aldeen arteko akordiorik egon.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Fagor eta Edesa enpresetako borondatezko ekarpenen inguruko prozedura judizialak aurrera jarraitzen du, gaur ez baita alde bien arteko akordiorik lortu.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteek, eta ia 1.000 kooperatibistek Modragon Corporacionen aurka jo dute dirua inbertitzeko eskatu, eta galera handiak izan dituztelako. Mikel Olabe Ordainduko kideak 'Mezularia'n nabarmendu du MCCk ez duela akordiorako interesik, eta eurak negoziazioaren aldeko direla nabarmendu du. Epaiketa urte honen amaieran edo datorrenaren hasieran izango dela zehaztu du.