Mezularia
Andoni Murua: 'Abeltzaintza gizarteratu beharra dago'
Abeltzaintza aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Zaldibian urtarrilaren 28an.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Abeltzaintza Naturaren Zaintza Mendeetako ogibidea denon ondare' lelopean, ekitaldia egingo dute larunbatean Zaldibian. Andoni Murua abeltzainak 'Mezularia'n esan digu birraitonetatik eta aitonetatik datorrenari eustea dela helburua. Abeltzaintza gizarteratu behar dela uste du Muruak.
Aralarri buruz azken aldian sortutako eztabaidaren aurrean, Muruak ondorengoa esan du: 'Aralar ezagutu dugun bezala nahi dugu eta artzaintza eta abeltzaintza beharrezkoak dira'.
Abeltzainen iritzia kontuan hartzea ezinbestekoa da Andoni Muruaren ustez.