Itxi

Maddalen Iriarte

'Herritarren borondatea ordenamendu juridikoaren aurretik dago'

Maddalen Iriarte, EHBilduko ordezkariarekin hitz egin dugu Autogobernu eta Memoria lantaldeei buruz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eusko Legebiltzarrean Autogobernu eta Memoria eta Bizikidetza lantaldeak osatu dituzte. Autogobernu ponentzian talde guztiek parte hartuko dute. Lantaldea abian jartzeko agiria EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek adostu dute. EH Bildu abstenitu egin da bozketan. Maddalen Iriartek 'Mezularia'n esan digunez, EH Bilduk argi du autogobernu arloan 'muga bakarra herritarren erabaki demokratikoa' dela. Ordenamendu juridikoa aldatzea posible dela gaineratu du.

Memoria eta Bizikidetza lantaldean negoziaketa ezinbestekoa izango dela azpimarratu du. Alderdi Popularrak esan du ez duela ponentiza horretan parte hartuko, euren ustez, ez duelako terrorismoa deslegitimatzen.

eslegitimatzen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)