Itxi

Liburua aurkezten

J.Elorrieta:'LAB-ELA konbergentzia beharrezkoa da, baina ez da erraza'

ELAko idazkari nagusi ohiak liburua idatzi du. 'Mezularia'n eman dizkigu xehetasunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Una mirada sindical contracorriente; Clase, territorio y nuevas alianzas liburua idatzi berri du Joxe Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiak. Kargua utzi eta zortzi urtera, gaurko munduan galtzaile asko dagoela esan digu 'Mezularia'n, langileak eta familiak horien artean.

Neoliberalismoaren plan nagusia 'sindikatuak neutralizatzea' izan dela esan du Elorrietak. Espainian hori lan erreformaren bidez egin dutela gaineratu du. Horri aurre egiteko 'kontraboterea landu beharra' aipatu du. Sindikatuek gizartean aliatu berriak bilatu behar dituzte, Elorrietaren aburuz.

ELA eta LAB sindikatuen konbergentzia beharrezkoa, baina zaila da, Elorrietaren ustez, bakoitzak bere kultura eta ikuspuntu ezberdina duelako. Garai batean, bi sindikatuek izandako aliantza sindikala 'ez zen sakona' izan. Ilusioa sortu zutelakoan dago; baldintzak aldatu diren arren, gauza batzuk ez omen dira aldatu. Elorrietak uste du bi sindikatuek lortuko dutela bat egitea.

gitea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)