Itxi

Mezularia

Amaia Izko: 'Altsasukoa terrorismo gisa epaitzeko interesa dago'

Altsasuko auzian auzipetutako batzuen abokatuarekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Carmen Lamela epaileak amaitu du sumarioa eta Altsasukoa terrorismo gisa epaitu daitekeela uste du. Zigor aretoak erabakiko du epaiketa egin ala ez. Auzipetutako batzuen abokatu Amaia Izkorekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Izko abokatuak esan du Altsasuko auziari lotutako prozedurak oso azkar egiten ari direla eta azkartasuna 'berme falta'rekin lotuta dagoela. Instrukzioa 'auzipetuen lekukotza kontuan hartu gabe' egin dela zehaztu du.

Espetxean dauden 3 gazteak 'itxaropentsu' daudela esan du Izkok. Epaiketa egiten bada, gauzak bere lekuan jartzeko aukera izango delakoan dago abokatua; baina, aldi berean, Auzitegi Nazionalak 'berme gutxi' ematen duela gaineratu du.

a gaineratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)