Itxi

Elkarrizketa

Ostolaza: 'Majarenasi buruzko autoa betetzeko neurriak eskatu ditugu'

Sara Majarenas, Izar alabarekin denbora gehiago egoteko lanean ari dira abokatuak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aitak labankatu ostean, Valentziako erietxe batean jarraitzen du Izar bi urteko neskatoak. Bere amari, Sara Majarenas presoari, bi egunez behin bi orduko tartea ematen diote alabarekin egoteko. Onintza Ostolaza abokatuak 'Mezularia'n esan du epaileak ama eta alaba elkarrekin denbora gehiago egotea ebatzi duen arren, hori ez dela betetzen ari.

Epailaren autoaren arabera, erietxeak bisitetarako dituen ordu guztiak erabil ditzake amak alaba bisitatzeko. Espetxeak adierazi die ez dutela ama egunero erietxera eramateko bitartekorik.

Epailearen esana betetzeko neurriak hartzen ari direla adierazi du Ostolazak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)