Ekosfera
Garoñaren itxiera nola gauzatuko litzakete?
Jokin Aldazabalek eman dizkigu argibideak 'Ekosfera' atalean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Garoñako zentral nuklearra berriro ere martxan jartzeko aukerari bide eman dio Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak. Espainiako gobernuak sei hilabeteko epean erabakiko du zentralarekin zer egin. Eta Nuclenor enpresak, zentrala kudeatzen duen taldeak, hartuko du azken erabakia.
Zentrala betirako ixtea erabakitzen badute orduan hasiko litzatekeen bideari buruz hitz egin digu 'Mezularia'n Jokin Aldazabalek. Espainian badago aurrekari bat; Zoritako zentral nuklearra.
Garoña ixtea erabakiko balitz, hura eraisteko gutxienez 10 urte beharko lirateke. Lan horiek 200 eta 400 milioi euro bitarteko kostua izan dezakeela uste da.