Kargatzen...
Itxi

Pisten eztabaida

Edurne Huesa: 'Diputazioak ez du esandako neurririk hartu Aralarren'

Landarlan elkarteko kidearekin hitz egin dugu Fiskaltzara eta Arartekora bidali dituzten txostenen inguruan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aralarren egiten ari diren pistetan ingurumena babesteko egin beharreko lanak ez direla bete salatu du Landarlan elkarteak. Salaketa hori biltzen duen txostena Arartekoari eta Ingurumen fiskalari eraman dizkiote. Edurne Huesak eman dizkigu azalpenak 'Mezularia'n.

Landarlaneko kideak azaldu duenez, ingurumen inpaktuaren azterketa egin zenean Gipuzkoako Aldundiak lurra ez galtzeko neurriak aurreikusi zituen. Lanen zati bat eginda, agindutakoa ez dela bete esan du Huesak. Hori dela eta, fiskalari lanak geldiarazteko eskatu diote.

Aralarrek, artzaintzak eta abeltzaintzak iraun dezaten, mugak jartzea ezinbestekoa dela esan du Huesak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)