Itxi

Euskal hedabideak

Alberto Barandiaran: 'Gobernu berriari bestelako jarrera ikusi diogu'

Euskal hedabideen inguruko jardunaldia egin dute Hekimenek eta Euskaltzaindiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal hedabideak itun bila izeneko jardunaldia egin dute Hekimenek eta  Euskaltzaindiak. Bertan, hizpide izan dute herritarrek informazioa jasotzeko eskubidea ziurtatu ahal izateko hedabide eta administrazioaren arteko ituna posible ote den. Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Barandiaranek esan du aurreko legealdian Jaurlaritzaren borondaterik ez dutela topatu, legealdi berrian "beste musika bat" entzuten ari direla gaineratu du.

Bingen Zupiria Kultura sailburuak Legebiltzarrean hedabideei horien aitortza egin izana aurrera urratsa dela esan du Barandiaranek. Orain ituna lortzeko lana egin behar dela azpimarratu du.

azpimarratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)