Kargatzen...
Itxi

Unibertitateko arartekoa

EHUko aldezlearen eginkizunak ezagutu ditugu

Itziar Etxebarriak bost urtez bete du aldezle postua; orain jarduneko aldezlea da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herriko Unibertsitateak duela bost urte sortu zuen aldezle kargua. Arartekoaren pareko lana egiten du aldezleak unibertsitatean. Itziar Etxebarriak 'Mezularia'n azaldu du iaz 109 lagunek jo zutela beraiengana. Hainbat langileren lan baldintzak, ikasleen ebaluazio sistema eta eskolen kudeaketa izaten dira Aldezlearengana iristen diren ohiko arazoak.

Aurreko astean egin zuten aldezlea berriro aukeratzeko bozketa, eta ez zuen karguan jarraitzeko behar adina babes jaso. Bere esanetan, alde batzuetan ez da ongi baloratu aldezlea zer den. Beste norbait aukeratu bitartean, jarduneko aldezle izaten jarraituko du Itziar Etxebarriak.

 

rriak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)