Asier Lopez
'Poliziak grabatzeari buruzko eztabaida sahiestu nahi dute'
Asier Lopez kazetariari Mozal legea tarteko ezarritako isuna kendu dio Espainako gobernuak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mozal legea aplikatuz, Espainiako gobernuak Asier Lopezi ezarritako isuna kendu dio; datorren astean egin beharreko epaiketa bertan behera geratu da, honenbestez.
Duela urtebete polizia operazio baten irudiak zabaltzeagatik zigortu zuten Asier Lopez. 'Mezularia'n esan du Espainiako gobernuak polizia grabatzeko eskubideari buruzko eztabaida sahiestu egin nahi duela eta horregatik erretiratu duela salaketa.
Aurrekari garrantzitsua dela esan du Lopezek, baina gogora ekarri du Mozal legea oraindik ere indarrean dagoela eta hori aplikatzeko aukera ez dela amaitu.