Itxi

Bullyinga

Maite Alonso: 'Jazarpen kasuak hazten ari dira, zaintza ere bai'

Eskola Jazarpenari buruz hitz egin dugu Hezkuntza sailburuordearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eskola Jazarpen kasuak bikoiztu egin dira EAEn 2015-2016 ikasturtean Hezkuntza sailak emandako datuek erakusten dutenez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzeman dituzte kasu gehien, berdin mutiko edo neskatoen artean. Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak eman dizkigu xehetasunak 'Mezularia'n.

2015-2016 ikasturtean 121 bullying kasu zenbatu ditu hezkuntza sailak, aurreko ikasturteko 67en ia bikoitza. Bikoiztu egin dira, baita ere, jazarpena izan daitekeelakoan aztertu diren kasuak. 268 izatetik 487 izatera pasa dira.

Alonso sailburuordeak esan du zaintza handia dagoela momentu honetan, eta ikuskaritzako planean jazarpenak lehentasuna duela. Jazarpenak kezka sortzen diela azpimarratu du, eta horri aurre egiteko protokoloa moldatzen ari direla.

zen ari direla.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)