Itxi

Nafarroa

'Euskararen legearen aldaketa ez da injustizia, nahia eta beharra da'

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak eman dizkigu legearen aldaketari buruzko xehetasunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

31.000 nafarri hizkuntz eskubide gehiago aitortzeko bidea urratzen hasi da Nafarroako parlamentua. Euskararen Legea aldatuko du, eremu ez-euskalduna delakoan diren 25 herri eremu-mistoan sartzeko. Tartean dira, Tafalla, Zangoza eta Erriberri. Unai Hualde Geroa Baiko ordezkariarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Hualdek esan du zonifikazioaren aldaketa sakona ekarriko duela. Oposizioari ere erantzun dio, eta nabarmendu du lege aldaketa ez dela injustizia. Nahiari eta beharrari erantzuten diola adierazi du eta aldaketa hau askatasuna bideratzea dela.

a.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)