Itxi

Cabieces auzia

J. Goirizelaia: 'Epaiak akusazio partikularrak esandakoa baieztatu du'

Cabieces auziaren sententziari buruz hitz egin dugu akusazio partikularraren abokatuarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Cabieces auziko hiru akusatuak, Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alkorta errudun jo ditu Bizkaiko Lurralde auzitegiak. Sei hilabete eta urtebete arteko espetxe zigorra ezarri die epaileak bide-gabe besteen dirua erabiltzeagatik zigortu dituzte. Dokumentuen faltsutzeagatik ez dituzte zigortu. Jone Goirizelaria akusazio partikularraren abokatuarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Goirizelariak azpimarratu du epaia oso ona dela. Bere ustez baieztatuta geratu da, beste pertsona baten eskariz, Mario Fernandezek Cabieces leku batean jarri zuela dirua jaso zezan.

Mario Fernandezek esan du helegitea aurkeztuko duela.

rkeztuko duela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)