Kargatzen...
Itxi

Made In basque

Virtual Ware enpresa ezagutu dugu

Leire Armentia enpresako proiektu zuzendariarekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Errealitate birtuala eta 3D teknologia erabiltzen ditu Virtual Ware enpresak. 'Mezularia' saioko ''Made In Basque'' atalean, Leire Armentia proiektu zuzendariak eman dizkigu azalpenak.

Teknologia berriak denen eskura jartzea dute helburu. Besteak beste 4.0 industriari zuzenduta ari dira lanean, errealitate birtualaren bidezko formakuntza egiteko modua eskaintzen dute.

Enpresa 2004an sortu zen. 37 langile ditu Basauriko lantegian, eta, mundu osoan, 60 dira. Espainian, Inglaterran eta Mexikon dituzte bezero gehienak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)