Ekosfera
Hondarribian egiten ari diren zurezko etxebizitzak ezagutu ditugu
Jokin Aldazabalek eman dizkigu eraikinen inguruko xehetasunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
VISESA, Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoa, zurezko egituradun 65 etxebizitza eraikitzen ari da Hondarribian. Ezaugarri horiek dituen Europa hegomendebaldeko eraikinik handienak dira. 'Mezularia' saioan izan ditugu hizpide.
'Ekosfera' saioak antolatuta, bisita egin zuten bertara eta han ikusitakoaren berri eman digu Jokin Aldazabalek. Zura da eraikinetako osagai nagusia. Aldez aurretik egindako panelekin ari dira etxebizitzak osatzen.