Kargatzen...
Itxi

ELA

Xabier Irastorza: 'Bilera etsigarria izan da'

Hezkuntza saileko ordezkariekin batzartu dira sindikatuak, eta hurbilketarik gabe amaitu da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hezkuntza arloko mahai sektorialaren bilera akordio eta hurbilketarik gabe amaitu da. ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek eutsi egiten diete maiatzaren 16reko eta 23rako deitutako grebei. Xabier Irastorza ELAko ordezkariak 'Mezularia'n esan du edukirik gabeko bilera izan dela. Sindikatuek lau talde profesionalen inguruko eskariak egiten dituzte, Jaurlaritzak irakasleen inguruan besterik ez duela hitz egin salatu du Irastorzak.

Jaurlaritzak legealdi honetan 3.000 lanpostu betetzeko deialdiak egingo dituela jakinarazi die, hori ez da nahikoa sindikatuentzat. Irastorzaren esanetan kopuru hori aurrejubilatzera doazen irakasleen plazak dira. Sindikatuek uste dute 6.000 lanpostu bete beharko liratekeela.

 

 

>

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)