Frantzia
Emmanuel Macronen garaipenaren ingurukoak aztertu ditugu
Mikel Rotaetxek lagundu digu analisia egiten Paristik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Emmanuel Macronek Frantziako hauteskunde presidentzialak irabazi osteko egunean En Marche mugiemenduko hautagaiak dituen erronkak aztertu ditugu Mikel Rotaetxerekin 'Mezularia'n.
Macronek atzo jasotako boto asko Le Penen aurkakoak izan ziren, orain ikusteko dago ekaineko hauteskunde legislatiboetan zenbat babes lortuko duen. Macronek ez du alderdi baten babesa eta horrek nola eragin dezakeen ikusteko dago.
Marine Le Penen etorkizunaz ere aritu gara, Fronte Nazionalak inoizko emaitza onenak eskuratu ditu. Aurrera begira alderdian aldaketak egiteko asmoa duela esan du Le Penek.
an du Le Penek.